2013(e)ko irailak 3, asteartea

Santa Barbara airetik

Aitor Arangurenek egindako bideoa:

Santa Barbaran grabatutako bideoa. Eskerrak eman eta era berean barkamena eskatu, bideo hau grabatzeko pasa nuen denboran, bertan zeuden eskalatzaileei molestatu izanagatik. Espero dut han egon zinetenek, emaitza ikusi eta gero, pena merezi izan zuela pentsatzea.

Aitor Aranguren

 

egurre!!

eta eskerrak ematea Aitorri bere bideoa blog honetan konpartitu nahi izanagatik!

2013(e)ko irailak 2, astelehena

Balaitous (3144m) Augerot-Olivier bidetik??

Asteburu honetan Piriniotan ibili gara Balaitusen bide bat eskalatzeko asmoarekin.

Kotxea aparkatu eta "Respumoso" aterpetxera joan gara bertan lo egiteko (pare bat ordu aparkalekutik aterpetxera). Augerot Olivier bidea eskalatzeko asmoarekin joan ginen hasieran baino aterpetxera ailegatu ondoren bidearen marrazkia eta krokisa kotxean zeudela konturatu ginen. Refugioan liburu bat aurkitu genuen, bide ezberdinak explikatzen zituena, mobila atera eta argazki bat atera genion.

Goizeko seietan esnatu eta gosaldu ondoren motxila prestatu eta goruntz abiatu ginen (refugiotik paretaren hasierara 3 ordu). Paretara ailegatu baino lehen begirada bat eman genion urrutitik, bidea aurkitzeko asmoarekin, mobileko argazkian ez baitzen ondo ikusten. Linea logiko bat ikusi genuen eta hortik igoko ginela erabaki genuen. Diedro batetik hasi ginen eskalatzen eta ondoren eskubitik zijoan trabesia bat jarraitu genuen gendarme batera ailegatzeko. Gendarmetik pasa ondoren eskubirago zegoen kanal bat jarraitu genuen. Kanala bukatu ondoren plaka baten azpian gelditu ginen nondik jo ez genekiela. Aitak ireki zuen hurrego luzea, plakaren eskubian zegoen fisura bat jarraituz. Nik plakatik gora jutea erabaki nuen, errazago ikusten bainun. Luze hau bukatu ondoren ezkerreruntz zijoan beste trabesia txiki bat jarraitu genuen eta hortik gailurrera ensanblean ibiltzen joan ginen.

Luzeetan zehar ez dago protekziorik eta friendsak zein fisureroak erabili behar izan genituen, halare reunio batzuetan torlojuak eta kordinoak daude.

Menditik jaitsi eta kotxera ailegatu ginenean Augerot Olivier bidearen krokisa begiratu eta beste leku batetik igo ginala konturatu ginen. Gendarmera juten dan trabesia eta eskubian dagoen kanala Augerot bidean ere agertzen ziren, baino lehenengo diedroa eta goiko plaka-fisura krokisean ez zeudela ikusi genuen.

Beharrezko materiala: 10 expres, fisureroak, friendsak eta kordinakoak


Berez eskalatu behar genuen bidea: Augerot-Olivier (300m AD)



Eskalatu genuena: 300m, D/+?


(Goiko argazkia internenetik aterata dago)


Gailurreko postureoa






egurree!!

2013(e)ko maiatzak 27, astelehena

Txindokiko Arista (IV+)

Txindokiko arista. Mendi garrantzitsua niretzako, izan ere, mendi horretan eta konkretuki bide horretan eman nituen txikia nintzenean nire lehenengo pausoak mendi-eskaladan. Pasadan igandean egon ginen berriz ere eta goiz entretenigarri bat pasa genuen, gainera kriston eguraldi ona egin zuen.  Bide oso erraza da (IV+), eta oso gomendagarria eskaladan hasi berria den batentzako. Mendiko-eskaladako teknikak praktikatzeko leku oso egokia da, izan ere, reunioak egiteko lekuak nahiko handiak dira eta bertan lasai egoteko aukera dago.

Aparkalekutik paretara: Ordu eta hamar minutu.
Arista egitea: 2 ordu.
Kotxera bueltatzea: 40-50minutu.













egurreeee!!!

2013(e)ko maiatzak 19, igandea

Corredor de los Gendarmes (Moncayo)

Ieuuu!

Pasadan aste santuan herrira joan eta bertan geundela aprobetxatuz Moncayo aldera joan ginen zerbait egiteko asmoz. Hasieran plana egun  bat ibiltzera eta bestea eskalatzera jutea zen baino eguraldi txarra zela eta eskalatzearen plana bertan behera utzi behar izan genun.

Moncayora igotzea erabaki genuen azkenean. "La cuchara edo el cucharon" bidetik igotzeko asmoa genekan hasieran binon bidearen hasierara ailegatu bezain pronto alboetara begiratu eta beste bide politagoak eta entretenigarriak zeudala ikusi genuen, beraz bide hori utzi eta "El corredor de los Gendarmes" bidean sartu ginen. 45-55 gradu bitarteko korredore bat da, errexa, polita eta entretenigarria. Eguraldi bikaina egin zigun baino kriston hotzarekin, batez ere gailurrean, 5 gradu zero azpitik gutxi gora behera.

Hemen argazki batzuk:











Besterik gabe, hau da guztia gaurkoz!

EGURREEEEEE!!!!!

2012(e)ko irailak 29, larunbata

MONT BLANC




Orain dela hilabete bat aita eta biok Alpeetara joan ginen Mont Blancera (4810m) igotzeko intentzioarekin. Chamonixen egin genuen lo bi egun goruntz atera bainon lehen, denbora horretan Auiguille de Midira (3800m) igo ginen aklimatatzeko.

Hace un mes el aita y yo nos fuimos a los Alpes con intención de ascender al Mont Blanc. Antes de subir hacia arriba estuvimos dos días durmiendo en Chamonix, y en ese tiempo subimos a la Auguille de Midi para aclimatar.

Hau izan zen gure etxea Chamonixen. Esta fue nuestra casa en Chamonix.

Etxetik ikusten zen gure helburua. Desde casa se veía nuestro objetivo

Chamonixen bi egun pasa eta gero goizeko 7tan Les Houchesea joan ginen bertan teleferikoa hartzeko eta gure abenturari hasiera emateko. Después de pasar dos días en Chamonix a las 7 de la mañana fuimos a Les Houches para coger el teleferico y empezar la aventura.
 Teleferikoa hartu ondoren, tren txiki bat hartzen da, berez 2700m tara utzi behar zaituena, halare guri 2100m tara utzi gintuen hortik aurrera trenbidea konpontzen zeudelako.
Después de coger el teleférico, se coge un pequeño tren que en teoría te deja a 2700m pero a nosotros nos dejaron a 2100m ya que de ahí para alanate estaban arreglando la vía.


Esta foto esta sacada donde te deja el tren, a 2700m de la cima.

                                              Gouterrerako bidean. Camino a Gouter




Hau izan zan gure base kanpamendua, Gouterreko aterpetxea 3800mtara. Este fue nuestro campamento base, el refugio de Gouter a 3800m.

Gouterrera ailegatu ondoren afaldu ta zazpitan lotara joan ginen, hurrengo egunean goizeko ordubitan goruntz abiatu behar ginen eta. Tras llegar a Gouter cenamos y para las 7 nos fuimos a la cama, ya que el dia siguiente nos teníamos que levantar a las 2 de la mañana para tirar hacia arriba.

Argazki hau 4300m ingurutara aterata dago Valloteko aterpetxean, hemen ezin da gau bat pasa oso gaizki baldin ez bazaude, beraz 10minutuko paradatxo bat eta aurrera!! esta foto es en el Refugio Vallot a unos 4300m de altura. Aquí no se puede pasar una noche a menos que estés muy mal, así que una paradita y pa´arriba!!  Ikusten den bezala ez zen izan eguneko momentu hoberena egia esan. Como ya podéis ver no fue el mejor momento del día precisamente.

                                                 
                   Azkeneko txanpa Bosseseko arista. Ultima "txanpa" arista de Bosses (4700m inguru)

YA ESTA!! (Argazki hau internetetik lapurtutakoa da, momentu honetan ez geneukalako gogorik argazkiak ateratzeko. Esta foto esta cogida de internet ya que no teníamos muchas ganas de sacar la camara en esos momentos.)




                                                    GAILURRA! CUMBRE!!! 4810m!!!!
Ez dakigu ziur ze tenperatura egin zuen baino -10gradu inguru. No sabemos exactamente que temperatura hacia, pero serian unos 10 bajo cero.


Gailurra zapaldu eta gero jaistea tokatzen zen, normalena igotzen zaren egun berean jaistea da, bainon guri berandu egin zitzaigun ta beste egun bat pasa genun Gouterren 3800mtara. Lo normal es bajar el mismo día que subes, pero a nosotros se nos hizo tarde y nos quedamos otro día mas en Gouter a 3800m.

Argazki hauek hurrengo egunean ateratakoak dira. Argi ikusten da momentu horretan geneukan motibazioa eta poza! Beherainoko bidean!

Argazki hau Les houches herrian ateratakoa da. Gouterren euskaldun batzuk topatu genitun eta jaitsi ondoren gailurra ospatzeko garagardo batzuk hartu genituen elkarrekin. Egun horietan Arantxa eta bisera grisa daukan mutila (orain ez naizela bere izenataz gogoratzen jajaja) ez ziren igo halaere beraiek ere Mont Blanc mendia igota zeukaten beste urteetan. Niretzat eta beste atzeko urdinezko gaztearentzat lehenengo aldia zen mendi honetan.  Esta foto esta sacada en Les Houches despues de bajar del Mont Blanc. En gouter nos encontramos con unos euskaldunes, y al bajar decidimos echar unas cañas para celebrar la ascensión. Esta vez Arantxa y el chico de la gorra no subieron, aunque ya tenían subido el Mont Blanc otros años. Todos los de la foto menos yo (el de rojo) y el chico de azul joven de atrás ya habían subido al Mont Blanc otras veces, sin embargo para nosotros fue la primera vez y seguro que para el igual que para mi fue inolvidable! Euskaldun hauek http://www.arrastaka.net/ taldeko kideak dira.


                                                    CHAMONIXen BERRIZ ERE! A ZE POZA!

Bueno ba hau izan da gure azkeneko abentura! Orain beste abentura berri baten bila gabiltza, seguraski ez  da hau bezain emozionantea izango, halare harrigarria izango dala seguru nago!

Besterik gabe ondo izan ta eman EGURREEEEE!!!

2012(e)ko ekainak 20, asteazkena

Tommy Caldwell ta Kevin Jorgeson Kapitainera!

Hemen uzten dizkizuegu Tommy Caldwell eta Kevin Jorgeson BDko taldekideak kapitainean (Yosemite) egindako bideoa.




EGURREEEEE!